Marokoko Askapen Nazionalerako Armada

Marokoko Askapen Nazionalerako Armada
Datuak
MotaParamilitarra
HerrialdeaMaroko

Marokoko Askapen Nazionaleko Armada (ALN) 1955an sortu zen, Marokoren independentzia lortzeko asmotan. Maroko Espainiak eta Frantziak okupatzen zuten.

Abbas Messaâdi, Abdelkrim El Khatib, Abdellah Senhaji, Saïd Bounaïalat eta Benaboub izan ziren sortzaileak. Istiqlal alderdiaren hegemoniari aurre egin nahi zion egitura politiko berria zen[1].

ALNk hainbat ekintza armatu egin zituen Saharan, 1956an eta 1957an, Frantziako armadaren kontra. 1956ko ekainaren 2an, ehunka kidek eraso egin zioten Frantziako armadaren Oum El Achar-eko postuari. 1957ko otsailaren 15ean, 200 bat kidek Frantziako armadako berrogei bat soldaduko patruila bati eraso egin zioten, eta 23 soldadu hil zituzten[2].

  1. Mahjoubi Aherdane n'a été ni résistant ni fondateur du MP. (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
  2. «Le sanglant engagement d'El-Amar confirme les visées impérialistes de certains éléments marocains» Le Monde 1957/2/20 (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search